XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia da, halaber, sozietate hauetako asko krisialdiari aurre egiteko eta lanpostuak salbatzeko asmoz gastuen behin-behineko murrizketaren bitartez sortu direla

Ohiko jatorri hau kontutan hartuz, lan-sozietateen ohiko bilakaera ondoan agertzen direnetako bat izan ohi da:

a) Lan-sozietateak, nahiz eta gastuak murriztu eta langileek lanpostuak mantentzeko ahaleginak egin, ez du lortzen enpresa-krisialdia gainditzeko bere helburua eta jarduerarekin amaitzen du.

b) Langileen ahaleginei esker, enpresa-krisialdiaren une latzenak gainditzen ditu lan-sozietateak, errentagarritasuna berreskuratuz. Horrela, kanpoko diru-ezarle kapitalistentzako erakargarri bihurtzen da eta azken hauek enpresaren jardueraren titularitatea berreskuratzen dute, kapital-zabaltze baten bidez edo langileen akzioak erosiz.

c) Lanpostuak mantentzeko behar diren baliabideak sortzea lortzen dute langileek, lan-sozietatearen erakunde-egoera orekatuz.

Hirugarren kasu honetako enpresei esker, Asle edo Anel direlakoen motako egiturek egonkortasuna lortzen dute. 84. Asle eta Anelen garapena zehazteko asmoz, ik. Bakaikoa, Errasti eta Mendizabal (Ekonomiaz, 33, 1995, 170-174). Bertan, argi eta garbi gelditzen da Lan-Sozietateen hazkundean erakunde horiek izan duten garrantzia.

Hala ere, lan-sozietate gehienak errentagarritasuna lortzea zaila den sektoreetan (fundizioa) daude kokaturik.

Honen ondorioz, enpresak berregituratzeko etengabeko ahaleginak egin behar dituzte enpresa horiek 85. Ik. L. Irazabalen iritzia (Gizarte-Ekonomia. Euskadin Gizartea ulertzeko beste modu bat. Gezki, Urtekaria 1989, 40), arrakastarako aukera bako enpresak desagertzearen alde dagoena, eta lan-sozietateen aukera baztertzearen alde ere, Asle edo Anelen garapena zailduz.

Edonola ere, lan-sozietateak eta, zehazki, Asle eta Anel, oraingo euskal gizartean duten oihartzuna baino askoz garrantzitsuagoak dira.

Hasierako urteetan mugimendu hau gutxietsi bazen ere, geroan begira jarraipen zaileko behin-behineko mugimendutzat hartuz, Asle eta Anelek lortu duten enpresa-sendotasuna onartu behar da, nahitaez. 86. Lan-sozietateen sendotze honi buruz (La economía social. Una nueva forma de vida para el País Vasco. aip. 1990) ondokoa esaten zen: Lan-Sozietate Anonimoak hazi eta sendotu egiten dira eta, honen ondorioz, beraiek ikusteko modua aldatu egiten da ere; lanpostuak babesteko experientzia bat izatetik enpresa-errealitatea izatera aldatzen da. Ordurarte Sozietate Anonimoak eraldatuz sortzen baziren, enpresa berriak bezala eratzen dira, antolakuntza arrazionalago eta demokratikoagoarekin, ez bakarrik mugagabeko etekina, soldata zuzen baten truke baliabideak sortzearen helburuarekin ere.